XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Ondo baino hobeto dakizu erantzun zuen bozak.

- Ez dago gu aurkezteko beharrik.

- Izan ere aspaldidanik geurea zara, gu ezagutzeko plazerra izan ez ba duzu ere.

- Ez ezazu ez zenekienik esan.

- Zer nahi duzue niregandik? - Erabaki duzun hori ez zaigu batere laket.

- Izan zaitez mutil ona eta utzazu berean, e?.

Gigik bere adore guztia bildu zuen.

- Ez esan zuen, ez dut utziko. Honez gero, ez naiz Gigi Cicerone txikia, ezezaguna.

- Orain gizon handia naiz.

- Ikusiko dugu ni gainditzeko gai zaretenik!.

Bozak alaitasunik gabe egin zuen farre eta, supituki, Gigiri hortzak klasketatzen hasi zitzaizkion.

- Zu ez zara inor esan zuen bozak. Guk egin zaitugu.

- Zu gomazko panpina zara. Guk puztu zaitugu.

- Baina enbarazorik sorterazten badiguzu, despuztuko zaitugu.

- Benetan uste al duzu orain zarena zure talentu zinbrikiarengatik dela?.

@- Bai, horixe uste dut @- erantzun zuen Gigik, erlatsa.

- Gixarajoa, Gigi txikia esan zuen bozak.

- Gizagaixoa zara eta beti izango zara.

- Lehen Girolamo printzea zinen, Gigi pobrearen mozorropean.

- Eta zer zara orain? Gigi pobrea, Girolamo printzeaz mozorroturik.

- Hala ere, guri eskerdun egon beharko zenuke, azken finean, zure amets guztiak egia bihurtu dituztenak gu izan garelako.

- Hori ez da egia! ihardetsi zuen Gigik. Gezur hutsa da!.

- Hala nire denborak! erantzun zuen bozak, berriro alaitasunik gabeko farreaz.

- Nork eta zuk aipatu egia.

- Lehen egia gora eta behera, hainbeste hitz eta hitz gastatzen zenituen.

- Gigi gixarajoa, ez duzu ezer onik aterako, egiara mugatzen bazara.

- Gure laguntzarekin ospetsu bihurtu zara, zeure txandrioengatik.

- Egiari dagokionez ez zara ezertarako gauza.

- Horregatik, utz ezazu berean!.

- Zer egin duzue Momorekin?- xuxurlatu zuen Gigik.